CULTURAL EXCHANGE 2023-24
RIETBERG-ARRIGORRIAGA
RIETBERG-ARRIGORRIAGA
Atzerriko hizkuntzak mintegiak proposaturik, astebeteko elkatrukea antolatu zen apirilean Rietberg-eko (Alemania) institutuko ikasleekin. Bertan, DBH 3. mailako 25 ikaslek hartu zuten parte, eta esperientzia ezin hobetzat jo dute. Ikasle asko atzerrira joaten ziren lehen aldia zen, kultura berriak ezagutuz eta ingelesez hitz egiteko benetako aukerak topatuz; gainera, ikasle alemaniarren etxeetan egon dira, familiako beste kide bat bailiran, eta, ikasleen hitzetan, esperientzia oso interesgarria eta dibertigarria izan da, baina, batez ere, aberasgarria.
Astebeteko elkartruke honetan, ikasleek Alemaniako instititutuko arduradunak prestatutako programa segitu dute, zenbait eskola saio dinamiko (elkar ezagutzeko ekintzak, kulturen arteko (des)berdintasunak aintzat hartzekoak, janari dastaketak, hizkuntza bidezko jolasak...) nahiz ludiko barne hartzen zituena. Modu horretan, aurreiritziak baztertuz, beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan dute, bestelako herrialdeetako bizi-estiloak nolakoak diren ikasiz.
Bizipen politak izan dira eta, laster, gure txanda izango da, irailean izango baititugu gure artean ikasle alemaniarrak! BIS BALD! Laster arte!